Skip to main content

Iratiko oihana eta Nafarroako Pirinioak inoiz ikusi ez dituzun moduan

Enekoizar Landa Etxea pago, haritz, izei, eta lizar baso ederrez inguratuta dago ... Hodeiek euren gailurrekin laztandu eta eguzkia goizero esnatzen den mendien itzalean. Erreka eta ibaien kantuek bertako urak eta ertzak biziz betetzen dituzte. Historiaz beterik eta kulturak milaka urte iraun duen lekua.

Disfruta del paraiso sin tener que irte lejos: la selva de Irati
Disfruta del entorno de la casa rural

Natura & Erosotasuna

Iratiko Ohiana

Iratiko Ohiana Europako pagadi-izeirik handiena eta ondoen kontserbatzen den bigarrena da, Alemaniako Baso Beltzaren ondoren. Ia birjina izaten jarraitzen duen 17.000 hektarea inguruko orban berde izugarria. Nafarroako ekialdeko Pirinioetan dago, mendiz inguratutako arro batean (Ori, Abodi …), Aezkoako eta Zaraitzuko Pirinioetako bailaren buruan.

Iratiko Ohiana balio ekologiko handiko altxor naturala da. Bertan,  hainbat babes-figura desberdin elkarrekin bizi dira, hala nola Mendilatz eta Tristuibartearen natur erreserbak eta Lizardoia erreserba integrala. Pagadi trinkoak, larre, izei eta ur freskoek kolore biziko paisaia bat margotzen dute, urtaro berri bakoitzarekin eraldatzen dena.

Sentsazio ugari eskainiko dizkizun basoa: naturarekin bakarka topo egitea, pago eta izeien arteko uraren zurrumurru basatia, Irati ibaiaren edo Irabiako urtegiaren freskotasuna,  animali iheskorren eta udazkenean eroritako hostoen soinua, basoko fruituen usaina eta Pirinioetako harribitxi hori estaltzen duen belar estalkiaren leuntasuna. Hartu zure kamera eta mendiko botak eta zoaz balizatuak dauden basoko bideetan zehar.

Txateatzen hasi
1
Zertan lagundu zaitzakegu?
Enekoizar Txata
Kaixo! Zertan lagundu zaitzakegu?