Enekoiz Etxea (jatorrizko izena), pertsonen oroimenean eta artxiboetako hautsen artean galtzen da, noiz eraiki zen jakin nahi badugu. Nafarroako Pirinioetako etxe garaienetako bat izateak, herriaren sorreratik datorrela pentsarazten du, gure aroroko 1237ko apiriletik aurrera. Birgaitzean, harrian landutako buru bat agertu zen, lehen kalkuluen arabera, XIII – XIV mendeen artean zizelkatua izan zitekeena.
Iratiko Ohianaren bihotzean erosotasun guztiak dituen landa ostatua
Nafarroako herririk altuenean (Abaurregaina - Abaurrea Alta), "Pirinioetako balkoia" izenaz ere ezaguna, XIII. Mendeko landetxe hau aurkituko duzu, erabat zaharberritua eta XXI. mendeko beharretara egokitua.
Etxearen historia
Gaur egun, Enekoizar Landa Etxea, birmoldatu egin da bizitua izateko, hotel baten prestazio eta etxeko-giroko zerbitzuen onura guztiekin. Gure etxean, baserri giroko eta artisau elementuez apaindutako 6 logela bikoitzetan amestu dezakezu, guztiak bainugela pribatu oso. 3 ohe gehigarri jartzeko aukera dago. Gozatu, dastatu, ikasi, partekatu, dantzatu eta jolastu zuretzat pentsatutako egongela-jangela-sukalde zabalean, zure oporretan sukaldean ez zaitezen giltzapetu eta taldean egin nahi duzuen guztiaz goza dezazuen.
ATSEDENA & LASAITASUNA
Landetxeak guztiz hornitutako 6 logela ditu
Egongela, etxeko harribitxia
Landa etxeko egongela, etxearen harribitxi kontsideratua, 72m2-ko gela handia da hiru zatitan banatuta: jangela, sofa gunea eta sukalde irekia inor disfrutatu gabe gera ez dadin. Bertan behar duzun guztia aurkituko duzu.
Terraza
Gozatu etxea kanpokaldean
Txoko atsegina, bista ederrekin, gosariaz edo barbakoa on batetaz gozatzeko aproposa
Barbakoa
Altzariak
Eguzkitakoa
Lorategia
Espazio bikaina haur eta helduentzat
Enekoizar Landa Etxean, 200 m2-ko lorategia dugu, jolasteko, liburu batekin atsedena hartzeko, barbakoa bat egiteko edo zure familia edo lagunekekin batera otordu batetaz gozatzeko.